Olitera joateko irteera antolatu du Mutrikuko Anaiarte Biltokiak
Maiatzaren 13an urteko lehen irteera egingo dute Mutrikuko Anaiarte Biltokiko bazkideek. Aurten, Olite eta inguruak ikusteko aukera izango dute irteera egitera animatzen direnek.Maiatzaren 4an eta 5ean egongo da izena emateko aukera. «11:30etik 13:00e...
Maiatzaren 4an eta 5ean egongo da izena emateko aukera. «11:30etik 13:00etara bulegoetan bertan zuen zain egongo gara. Bazkide guztiok etortzera gonbidatuta zaudete». Irteerari buruzko informazio gehiago nahi duenak orduantxe edukiko du horretarako aukera.
07:30ean irten eta iluntzera arte ez dira Mutrikura bueltatuko. Bien bitartean, Nafarroako herria eta inguruak ikusteko aukera izango dute. Besteak beste, goizean, gaztelua ikusi eta arratsaldean, ardo upelategi txiki bat bisitatu eta bertan dastaketa egiteko asmoa dute. Bazkalondoan, gainera, dantzaldia ere egongo dela nabarmendu dute.
Alpeetara joateko bi toki
Oliteko irteeraz gain, irailean Alpeetara joango dira. Irailaren 27an irten, eta, astebetean, Suitzako eta Frantziako hainbat toki bisitatzeko aukera egongo dela aitortu dute elkarteko arduradunek.
Leku guztiak ia beteta baldin badaude ere, oraindik bi toki libre gelditzen dira.
Bestalde, bazkide kuota ordaindu ez dutenek horretarako astia ere izango dute maiatzean. Ordainketak egiteko bazkideek elkarteko bulegotik pasa beharko dute astelehenetan zein eguaztenetan, 11:30etik 13:00etara.