Mitosia eta Kraussk taldeak Uhagonen egongo dira bihar
Mitosia Lekeitioko trashcore taldeak eta Mutrikuko Kraussk-ek kontzertua eskainiko dute bihar, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak salgai daude, 5 eurotan (bazkideentzat 3 euro).Mutrikuko Kraussk-ek Espaini...
Mutrikuko Kraussk-ek Espainian Gudaberria diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eskaini eta gero eskualdean emango duen lehenengo kontzertua da.
Mitosiak, bestalde, Tabula rasa diskako abestiak eta gehiago eskainiko ditu.
Talde batekin zein bestearekin, ikusleek bertoko taldeen eskaintzagaz gozatzeko aukera edukiko dute bihar, Uhagonen.