Eskolarteko Jokoen finalak jokatuko dituzte maiatzean Busturian eta Gernikan
Maiatzaren 9an, 10ean, 16an eta 17an lehiatuko dituzte Eskola Kirolaren baitako jokoak. Guztira, sei herritan jokatuko dituzte: Gernikan, Busturian, Bilbon, Durangon, Getxon eta Santurtzin.Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, maiatzaren 9an, 10ea...
Maiatzaren 9an, 10ean, 16an eta 17an lehiatuko dituzte Eskola Kirolaren baitako jokoak. Guztira, sei herritan jokatuko dituzte: Gernikan, Busturian, Bilbon, Durangon, Getxon eta Santurtzin.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, maiatzaren 9an, 10ean, 16an eta 17an jokatuko dituzte Bizkaiko Eskolarteko Jokoen finalak. Horietako gehienak, gainera, Gernika-Lumon lehiatuko direla aurreratu dute.Bizkaiko federazioekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jokoak dira, eta, aurten hamalaugarren aldiz ari dira egiten. Eskola Kirola programaren baitan, hainbat kirol praktikatzen aritu izan dira Bizkaiko ikasleak 2014-2015 denboraldian. Guztira, 6.000 umek baino gehiagok parte hartu dute kirol modalitate ezberdinetan, eta, orain, joko horien finalak jokatu beharko dituzte Gernika-Lumon, Bilbon, Busturian, Durangon, Getxon eta Santurtzin.
Busturian eta Gernikan
Egutegiko lehen egunean Busturian zein Gernika-Lumon jokatuko dituzte finalak. Gernika-Lumon, eskubaloian, boleibolean, patinaje artistikoan, esku pilotan eta patinaje lasterketan ariko dira. Busturiak, berriz, teniseko finalak hartuko ditu maiatzaren 9an, 10ean, 16an zein 17an.
Gernika-Lumon, halaber, herri kiroletan eta esku pilotan neurtuko dituzte indarrak maitzaren 10ean, eta bosteko, zazpiko zein hamaikako futbolean, mahai tenisean, frontenisean, zestan, esku pilotan, eta gymkanan, ostera, maiatzaren 16an.
Finalen azkenengo eguna, berriz, gimnastika erritmikoan, aerobikean, xakean, karatean eta mendian aritzeko aprobetxatuko dute.