Campos Triatloi 'Rafa memoriala' lehiatuko dute bihar, Bermeon
Bihar lehiatuko dute Bermeoko Campos Triatloi Rafa Memoriala proba hainbat kirolarik. Euskal Herriko zirkuituaren barruan jokatuko den bigarren proba izango da. Hala, Euskadiko Triatloi Sprint txapelketa izango da jokoan.Parte hartzaileek Bermeoko port...
Parte hartzaileek Bermeoko portuko ur lasaietan 750 metro igeri eginez hasiko dute proba. Ostean, bizikletak hartu, eta Bermeo eta Bakio artean 24 kilometroko ibilbidea egingo dute. Amaitzeko, bost kilometro egingo dituzte korrika Bermeoko portu zaharraren eta portu komertzialaren artean.
16:00etan hasiko da emakumezkoen lehia. Gizonezkoek, berriz, ordu laurden beranduago ekingo diote probari.
13:00etatik 15:15era banatuko dituzte zenbakiak, eta 14:00etan zabalduko dituzte boxak.
Hain zuzen, boxak eta helmuga portuko Olatua eskulturaren inguruan egongo dira.
Bestalde, kontsignak izena emateko karparen parean ipiniko dituzte. Aldagelak eta dutxak erabili gura dituztenek kiroldegira joan beharko dute.
Oraindik apuntatu ez direnek gaur dute azken eguna. Izena ematea Euskadiko triatloi federazioaren webgunean egin behar da.
Sari banaketa 18:15etik aurrera egitea aurreikusten dute antolatzaileek, eta jakinarazi dutenez, lehenengo hirurek jasoko dute garaikurra. Horregaz batera, 300 euroko saria jasoko du irabazleak. Bigarrenarentzat, berriz, 200 euroko saria egongo da, eta hirugarrenarentzat 100 eurokoa.