Maiatzaren lehen domekan ospatzen dute Bizkargi Eguna
Bizkargi mendian batu gura ditutze Busturialdeko Gazte Asanbladak, asteburu honetan. Domekan Bizkargi eguna dela baliatuta, zapatutik joateko deia egin dute gazteek. Gure bidean, lehenengo urratsa Bizkargi lelopean, zapatuan igoko dira eskualdeko gazteak Bizkargira. Egun horretarako, gainera, egitaraua prestatu dute.
Goizean batuko dira gazte asanbladetako kideak, 10:00etan, Muxikako Kurtzeroan. Handik hasiko dute Bizkargi tontorrerainoko ibilbidea. Bidean, baina geldialdi bat egingo dute, Muxikako Gorozika auzoan. Hamaiketakoa jan eta jolasak egingo dituzte gazteek bertan. Ostean, 14:00ak aldera hasiko dira mendian gora.
Muxikako Kurtzerotik Bizkargiraino motxilak eramateko furgoneta baten laguntza izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Maiatzaren lehen domekan ospatzen dute, urtero, Bizkargi Eguna. Aurten, beraz, domeka honetan –maiatzaren 3an– egingo dute. 36ko gerran hildako gudarien omenez ospatzen dute egun hori.
Goizetik gauera , jai giroa izaten da nagusi Bizkargiko tontorrean.