Bizkargin batuko dira asteburuan Busturialdeko Gazte Asanbladak
Bizkargi mendian batu gura dituzte Busturialdeko Gazte Asanbladak asteburu honetan. Domekan Bizkargi eguna dela baliatuta, zapatutik joateko deia egin dute gazteek. Gure bidean, lehenengo urratsa Bizkargi lelopean, zapatuan igoko dira eskualdeko gaztea...
Goizean batuko dira gazte asanbladetakoak, 10:00etan, Muxikako Kurtzeroan. Handik hasiko dute Bizkargi tontorrerainoko ibilbidea. Bidean, baina, geldialdi bat egingo dute, Muxikako Gorozika auzoan. Hamaiketakoa jan eta jolasak egingo dituzte gazteek bertan. Ostean, 14:00ak aldera hasiko dira mendian gora.
Muxikako Kurtzerotik Bizkargiraino motxilak eramateko furgoneta baten laguntza izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Maiatzaren lehen domekan ospatzen dute, urtero, Bizkargi Eguna. Aurten, beraz, domeka honetan maiatzaren 3an egingo dute. 36ko gerran hildako gudarien omenez ospatzen dute egun hori.
Goizetik gauera, jai giroa izaten da nagusi Bizkargiko tontorrean.