Bidegorriaren lanak postetxeraino heldu dira
Postetxerainoko bidegorri zatia erabilgarri dago. Beraz, Lurgorritik Correos pareraino egin dezakete herritarrek bidea, bizikleta gainean. Herria iparraldetik hegoaldera zeharkatuko du bidegorriak, urruneko auzoak lotuz. Ikastetxe eta kirol guneetarain...

Postetxerainoko bidegorri zatia erabilgarri dago. Beraz, Lurgorritik Correos pareraino egin dezakete herritarrek bidea, bizikleta gainean. Herria iparraldetik hegoaldera zeharkatuko du bidegorriak, urruneko auzoak lotuz. Ikastetxe eta kirol guneetaraino ere helduko da bidegorria. Proiektu osoa garatzeko 300.000 euroko aurrekontua dauka Gernika-Lumoko Udalak.