Basurdeek bihar jokatuko dute Urbietan denboraldiko azken partida
Asteburu honetan amaituko dute 2014-2015 denboraldia errugbian Ohorezko mailan jokatzen duten taldeek. Bizkaia Gernika Rugby taldeak etxean lehiatuko du azken norgehiagoka, Valladolideko (Espainia) Hermi El Salvador taldearen kontra.Bihar, 17:00etan ha...
Bihar, 17:00etan hasiko da partida Urbietan. Basurdeek beharrezkoa dute partida irabaztea final-laurdenetarako txartela lortzeko. Gutxienez, lau entsegu eginda irabazi beharko dute. Era berean, Ordiziak galdu egin beharko du Santboianaren zelaian.
Denboraldia amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, basurdeak zazpigarren daude sailkapenean, 44 puntugaz. Hain zuzen, Ordizia seigarrenak beste puntu dituzte. Bestalde, Quesos Entrepinares Valladolideko (Espainia) taldea lehenengo da.