Ondarroako Arri-Botx lehen bertso paper lehiaketa abian da
Bertsutan Ondarroako bertso eskolak eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak antolatuta, Arri-Botx lehen bertso paper lehiaketa egingo da.Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Mari Aranbarri Botx bertsolarien omenez egingo den lehiaketan parte hartu nahi dutenek mai...
Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Mari Aranbarri Botx bertsolarien omenez egingo den lehiaketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 8a orduko aurkeztu beharko dituzte lanak.
Hiruna bertso
Antolatzaileek aurreratu dutenez, bertsolaritzagaz lotutako hamar sari banatuko dira denetara. Lehiaketan 13 urtetik beherako ondarrutarrek edota bertoko ikastetxeetan ikasten dutenek parte hartu ahal izango dute.
Parte hartzaile bakoitzak hiru bertso aurkeztu ahal izango ditu, gehienez. Bertsoen neurria eta gaia libreak izango dira. Horrez gain, inoiz argitaratu gabeak edota beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.
Beharrak bertsolaritzako irakasleren bati eskura eman beharko dira. Denak ere, ordenagailuz idatzita egon beharko dute DIN-A4 tamainako orri batean; Times New Roman estiloan idatzita, 12 puntuko neurrian eta lerrotik lerrora 1,5eko aldea utzita egon beharko dute.
Sariketara aurkezten diren beharrak, gainera, ezizena eta izenburua bakarrik erakusten duten kartazal handi batean aurkeztu beharko dira. Horren barruan, beste kartazal txikiago batean norbere datuak gehitu beharko dira.