Jubilatuentzat Leitzara irteera antolatu du Beletxe elkarteak
Datorren asterako txangoa antolatu du Eako Beletxe elkarteak. Elkarteak aurten antolatzen duen lehenengo txangoa da, eta jubilatuei zuzenduta dago.Egun pasa ederra egin asmoz, irteera gastronomiko-kulturala prestatu dute oraingoan.Hain zuzen, datorren...
Egun pasa ederra egin asmoz, irteera gastronomiko-kulturala prestatu dute oraingoan.
Hain zuzen, datorren eguaztenean, maiatzaren 6an, Leitzara (Nafarroa) joango dira. Interesa dutenek, astelehena baino lehenago eman behar dute izena.
08:30ean ipini dute irteera ordua. Gero, 11:00etan hamaiketako ona eginez hasiko dute jardunaldi gastronomiko-kulturala.
Harri Peru bisitatzen
Hamaiketakoaren ondoren, 12:00ak aldera, Harri Peru harriaren parkea bisitatuko dute. Iñaki Perurena harrijasotzaile leitzarrak bere etxean dauka harriari eskainitako museoa, eta hara joano dira. Gorrittenea baserriaren inguruak mota eta tamaina guztietako harriekin beteta daude. Esaterako, eskultura handiak daude: 8 metro luze 40 tona dituen harrijasotzaile erraldoia, kasurako.
Parkea eta barruko museoa bisitatu ostean, Leitzako Musunzar jatetxean bazkalduko dute, 15:00ak aldera.