Getxo Artearen aurka galdu dute basurdeek
2014-2015 denboraldiko azken derbia galdu du Gernika Rugby taldeak Getxo Artearen kontra. Bi taldeak zapatuan lehiatu ziren, Paduran.48-16 amaitu zen neurketa. Hala ere, lehenengo minutuetan basurdeek aurrea hartu zuten markagailuan, 0-8. Baina emaitza...
48-16 amaitu zen neurketa. Hala ere, lehenengo minutuetan basurdeek aurrea hartu zuten markagailuan, 0-8. Baina emaitza horrek ez zuen asko iraun, eta 18-11 heldu ziren atsedenaldira. Bueltan, aldea handitzea lortu zuten etxekoek, tartean, hiru entseguri esker.
Hain zuzen, asteburukoa denboraldiko azken aurreko partida izan da. Basurdeek etxean lehiatuko dute azken jardunaldia, Hermi El Salvador taldearen kontra.
Momentuz, Gernika Rugby taldea sailkapeneko zazpigarrena da, 44 puntugaz.