Aretxaga eta Frutos izan dira txapeldun
Frontala buruan eta tenperatura epela lagun ekin zioten ibilbideari Arratzuko Gautraileko parte hartzaileek, zapatu iluntzean. Urdaibaiko Kopako hirugarren proba honetan, hemezortzi kilometroko ibilbidea eduki zuten aurretik partaideek. Mutiletan Gaizk...
Frontala buruan eta tenperatura epela lagun ekin zioten ibilbideari Arratzuko Gautraileko parte hartzaileek, zapatu iluntzean. Urdaibaiko Kopako hirugarren proba honetan, hemezortzi kilometroko ibilbidea eduki zuten aurretik partaideek. Mutiletan Gaizka Aretxaga nagusitu zen, eta haren atzetik, Jose Gabriel Ruiz eta Aritz Martin Arrolapeko kidea sailkatu ziren. Emakumezkoetan, iaz legez, Zuriñe Frutosek irabazi zuen; Laura Carrillo izan zen bigarrena eta Leire Monasterio hirugarrena. Ehunka lagun elkartu ziren; batzuk 20:30ean irten ziren mendi martxa egitera. Lasterketa egin zuten korrikalariak, ostera, ordubete beranduago atera ziren.