800 lagunetik gorak parte hartu dute Boga! mendi martxan
Aurtengo Boga! mendi martxa ere arrakastatsua izan da. Hori nabarmendu dute Aurrera Mendi Taldeko eta Zubi Zahar herri ikastolako antolatzaileek. Izan ere, aurreikuspenak apurtuta, 808 lagunek parte hartu dute denetara: 266 lagunek martxa luzean, 327 l...
Antolatzaileak pozik daude martxak eduki duen arrakastagaz. Euren iritziz, herrian «ondo errotuta» dagoen kirol proba da. «Martxak sekulako indarra hartu du herritarren artean. Martxa motzean zein txikian, herritar asko batu ziren, giro onean. Batzuk umeekin, eta beste batzuk lagunekin, baina denek ere egunpasa polita egiteko aukera eduki zuten».
Eguraldia ere lagun izan zuten martxa txikian zein motzean parte hartu zutenek. Martxa luzean parte hartu zutenek, ostera, bidearen azken kilometroetan zaparradaren bat edo beste izan bazuten ere, euriak ez zuen aparteko arazorik eragin. «Aurreko egunetan eguraldi ona egin zu- en, eta orokorrean, mendia egoera onean zegoen».
Aurten, berritasun modura, gordetzeko erraza den edalontzi bat banatu zaio parte hartzaile bakoitzari. «Berrerabilgarria da, eta, hortaz, zamar gutxiago batu dugu aurten. Bestelakoan, hainbat plastikozko edalontzi behar izaten dira».
Horrez gain, parte hartzaile bakoitzak amaieran elastiko bana jaso zuen, oroigarri legez.