
Azokan izan zen postuetako bat
Bermeoko udal merkatu plaza biziberritzea helburu, bigarrenez, udaberriko azoka egin zuten zapatuan, tokiko eta sasoiko produktuak eskainiz. Umeak zein helduak bildu ziren azoka inguruan zapatu goizean. Nagusiek baserriko lehen mailako produktuez gozatzen zuten bitartean, umeak, paperezko arrainak egiten ibili ziren goizean zehar azokako kanpoaldean. Baserriko produktuak eskaintzeaz gain, taloak, gozoak edota kontserbak izan zituzten aukeran bertaratutakoek. Bestalde, aurton, euro baten truke berdelaren marmitakoa dastatzeko aukera izan zuten.