
Bi taldeek etxetik kanpo lehiatu zuten 35. jardunaldia zapatu arratsaldean. Gernikak Beasainen jokatu zuen, eta Bermeok, ostera, Azpeitian Lagun Onak taldearen kontra.
Bi neurketetan ez zen golik egon; emaitza beragaz amaitu ziren, 0-0. Biak ala biak partida eskasak izan ziren, ia gol aukerarik gabekoak.
Urrea balio duen puntua
Gernika futbol taldea hirugarrena da sailkapenean, 66 puntugaz. Hain zuzen ere, gernikarrei puntu bakarra falta zaie hirugarren postu hori ziurtatzeko. Portugaletek jarraitzen du lider, 71 puntugaz, eta Getxoko Arenas taldea da bigarrena, Gernikak baino puntu bat gehiagogaz. Halaber, hiru talde horiekaz batera, Durango dago play off postuetan. 58 puntu dituzte durangarrek.
Bestalde, 43 puntugaz Bermeo futbol taldea sailkapeneko hamalaugarrena da.