Zapatu arratsaldean, 48-16 amaitu zen bi taldeen arteko norgehiagoka. Hala, etxeko taldeak beste denboraldi batez Ohorezko mailan geratzeko beharrezko zituen puntuak lortu zituen.

Argazkilaria: Pedro Urrutxua
Gernikarrak aurreratu ziren markagailuan, 0-8, baina, etxekoak berehala erantzuten jakin zuten. Lehenengo minutuetan bi taldeak partida irabazteko gogoz zeudela erakutsi zuten. Atsedenaldira 18-11-ko emaitzarekin heldu ziren. Bueltan, baina, bi taldeen arteko aldea nabarmen handitu zen. Etxekoek hiru entsegu egin zituzten, eta basurdeek bakarra egitea lortu zuten.
Hurrengo asteburuan denboraldi amaiera
Joan den asteburukoa aurtengo denboraldiko 21. jardunaldia izan da, eta aste honetan lehiatuko dute 2014-2015 denboraldiko azken jardunaldia Ohorezko mailako taldeeek. Basurdeek etxean Hermi El Salvador taldearen kontra jokatuko dute.
Denboraldia amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, Gernika Rugby taldea sailkapeneko zazpigarrena da, 44 puntugaz. VRAC Quesos Entrepinares da liderra, 89 puntugaz.