
Atzo Meiran (Galiza, Espainia) lehiatu zuten finala. Bermeotarren atzetik, gizonezkoen senior mailan, Cabo da Cruz eta Moaña galiziarrek lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.
Bermeoko arraunlariek, sei segunduko aldea atera zieten Cabo da Cruzekoei, eta Moañakoei, berriz, bederatzi segunduko aldea atera zieten. Laugarren Tiranek amaitu zuen, irabazlearengandik 15 segundura sailkatuta. Zierbena izan zen bosgarrena, estropada Bermeok baino 31 segundu beranduago amaituta.
Emakumezko seniorretan, Zumaia da aurtengo txapelduna. Haren atzetik, Chapela izan da bigarrena, eta Meira hirugarrena.