
Argazkilaria: Hodei Madariaga
Gaizka Aretxaga eta Zuriñe Frutos dira aurtengo Arratzuko Gau Trail lasterketako txapeldunak.
Gizonezkoetan, Jose Gabriel Ruiz izan zen bigarrena, eta Aritz Martin Arrolapeko kideak hirugarren amaitu zuen. Bestalde, emakumezkoetan, Araitz Irazu arrolapetarra sailkatu zen Frutos-en atzetik, eta hirugarren Laura Carrillok egin zuen.
Zapatu iluntzean, ehunka lagun elkartu ziren Arratzun. Tenperatura epelak lagunduta egin zuten hemezortzi kilometroko ibilbidea. 20:30ean irten ziren herriko plazatik martxako partaideak, tartean, ume eta gaztetxoak. Ordu bete beranduago, 21:30ean hasi zuten lasterketa korrikalariek. Hala, ume zein helduek kopeta argia buruan egin zuten ibilbidea inguruko basoetan barrena.

Argazkilaria: Hodei Madariaga

Argazkilaria: Hode Madariaga