San Ignacio kaleko saltoki batean lapurrak sartu dira
GIZARTEA // Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, San Ignacio kaleko saltoki batean osteko ahalegina egin dute; jabeek ateko sarraila apurtuta topa zuten. «Kalte materialak besterik ez dituzte eragin lapurrek, itxura guztien arabera, ez zen ezer fa...
GIZARTEA // Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, San Ignacio kaleko saltoki batean osteko ahalegina egin dute; jabeek ateko sarraila apurtuta topa zuten. «Kalte materialak besterik ez dituzte eragin lapurrek, itxura guztien arabera, ez zen ezer falta». Ertzainen arabera, gainera, gertaera 05:00ak eta 08:00ak aldean jazo zela uste dute. «Lekuko bat saltoki aurretik 04:30ean pasa zen, eta ez zuen ezer arrarorik ikusi».