Gaur gauean Binakako txapelketa lehiatuko dute Munitibarren
Munitibarko pilotalekuan daukate hitzordua gaur gauean pilotazaleek. Promozioko Buruz Buruko eta Eskuz Binakako txapelketetako bi partidaz gozatzeko aukera izango dute.22:00etan hasiko da pilota ikuskizuna. Gorka eta Irusta elkarren kontra lehiatuko di...
22:00etan hasiko da pilota ikuskizuna. Gorka eta Irusta elkarren kontra lehiatuko dira nor baino nor gehiago Promozioko Buruz buruko lehian.
Lehenengo partida horren ostean, Eskuz Binakako txapelketako partida jokatuko dute. Xala-Cecilio eta Irribarria-Rezusta aterako dira kantxara.
Munitibarko pilotalekua betetzea espero dute antolatzaileek; ikuskizuna bertatik bertara ikusteko pilotazale asko elkartuko baita. Gainera, joaterik ez dutenentzat Euskal Telebistak zuzenean emango du emanaldia.
Sarrerarik erosi ez dutenek leihatilan eskuratu ahalko dituzte, 25 euroren truke.