Kondor legioaren iraganari eta orainari buruz ariko dira gaur
Kondor legioaren iragana eta oraina izango dute berbagai gaur, Astran, 19:00etatik aurrera. Gernika bonbardatu zutela 78 urte beteko dira domekan, eta urteurren horren harira antolatu du hitzaldia Gernika Batzordeak. Gainera, dokumental bat ere proiekt...
Hala ere, ez da Gernika Batzordeak egunotarako antolatu duen ekitaldi bakarra. Zine klubagaz batera, bi film emango dituzte; gaur emango dute bat, eta bihar bestea. Hain zuzen ere, Hunger izeneko pelikula izango da gaur ikusgai, Lizeo Antzokian, 20:30etik aurrera.
Bihar, berriz, Omar pelikula proiektatuko dute, leku eta ordu berean.
Domekan, 4 minutu ekimenean eta kandelen manifestazio isilean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.