Dantza kalera aterako dute, zapatu eguerdian
MARKINA-XEMEIN // Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dantza Kalean ikuskizuna antolatu dute aurten ere Markina-Xemeingo dantza ikasleek. Horrela, ballet eta dantza moderno ikasleek prestatutako dantza emanaldiak egongo dira ikusgai, zapatu eguerdian...
MARKINA-XEMEIN // Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dantza Kalean ikuskizuna antolatu dute aurten ere Markina-Xemeingo dantza ikasleek. Horrela, ballet eta dantza moderno ikasleek prestatutako dantza emanaldiak egongo dira ikusgai, zapatu eguerdian, Arkupe aurrean. Adin ezberdinetako dantzariek hartuko dute parte ikuskizunean. Emanaldia 12:00etan hasiko da.