Zapatuko afarian izena emateko epea bihar amaituko da
ISPASTER // Zapatuan kantu afaria egingo dute Ispasterko bizilagunek. Udalak antolatu du kantu afaria, eta horregatik udaletxean eman behar da izena (10:00etatik 14:00etara). 30 pertsonentzako plaza mugatuak daude, eta interesa duten herritarrek bihar ...
ISPASTER // Zapatuan kantu afaria egingo dute Ispasterko bizilagunek. Udalak antolatu du kantu afaria, eta horregatik udaletxean eman behar da izena (10:00etatik 14:00etara). 30 pertsonentzako plaza mugatuak daude, eta interesa duten herritarrek bihar izango dute izena emateko azken eguna. 30 euroren truke, Kurtxia landetxean afalduko dute, eta 21:30ean ipini dute hitzordua.