Txantxangorrikoek giro onean ospatu dute 15. urteurrena
Zapatuan «egun ahaztezina» bizi izan zutela nabarmendu dute Mutrikuko Txantxangorri aisialdi taldeko kideek. Egun berezia ospatu zuten, eta 15. urteurrena goi-goitik ospatze aldera, herri guztiak eurekin bat egin zuen. «Mutrikuarrez gain, kanpoko je...
Espero modura, eguna dantzan amaitu zuten, eta ospakizun egun handia nahiez amaituta ibili ziren. «Disko festan jendetza batu zen. Malenak zirela ere ematen zuen, Beheko Plazan jendez gainezka zegoen eta», adierazi dute, pozik, taldeko kideek.
Baina aurretik ere oso arrakastatsuak izan ziren hainbat ekimen egin zituzten. Txupinazoan Goiko Plazan kantuan ipini zuten. Urteurrenerako sortutako kantuak, gainera, «arrakasta itzela» eduki du. «Jendeari asko gustatu zaio, eta kopiak eskatu dizkigute».
Euriak ere ez zuen jaia galdu nahi izan, eta horren eraginez, hainbat ekimen orduz aldatu edota aterpean egin behar izan zituzten. Argazki erraldoia, esaterako, arratsaldean atera zuten, eta Irrien lagunen ikuskizuna Zabielgo ganbaran egin zuten. Hala ere, jaiak ez zuen etenik izan, eta mutrikuarrek egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten.