Lekeition grabatuko dira Koldo Serraren 'Gernika' filmeko pasarte batzuk
Filmaketak Santo Domingo, Arranegi eta Ezpeleta kaleetan egingo dira ekainaren 16an, 17an eta 22an. Filmaketaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo dute asteleheneanLekeitio zinemako agertoki bihurtuko da berriro ere. Pecado Films eta Lekeitio...
Filmaketak Santo Domingo, Arranegi eta Ezpeleta kaleetan egingo dira ekainaren 16an, 17an eta 22an. Filmaketaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo dute astelehenean
Lekeitio zinemako agertoki bihurtuko da berriro ere. Pecado Films eta Lekeitioko Udaleko ordezkariak elkartu eta hala erabaki dute. Horrela, Koldo Serra zinemagilearen Gernika pelikularen pasarte batzuk Lekeition filmatuko dira.Filmaketak Santo Domingo, Arranegi eta Ezpeleta kaleetan egingo dira ekainaren 16, 17 eta 22an. Filmaketaren nondik norakoak azaltzeko, baina, aurkezpena egingo da apirilaren 27an, astelehena, 19:00etan Azkue Aretoan. Bertan, Lekeitioko Udaleko ordezkariak eta Mikel Saldise pelikularen kokaleku arduraduna egongo direla aurreratu du Lekeitioko Udalak. «Ordu beteko solasaldian kanpaina aurkeztu eta filmaketaren berezitasunak azalduko dituzte». Gainera, ezusteko batzuk aurreratzeko moduan izango direla uste du udalak.
Aurkezpena herritar guztiei zabalik dago, kokaleku arduradunak Lekeitioko grabaketa egunetan hainbat zereginetaz arduratzeko herritarrak beharko dituelako, hain zuzen ere. Baina, batez ere, filma grabatuko den kaleetako herritarrei egin die dei udalak. «Grabaketak sortuko dituen aldaketak azaldu eta hiru egun horietako grabaketa ordutegiak eta berezitasunak azalduko zaizkie».
Filma
Gernika filmak 1937an Gernikan izandako bonbardaketa izango du ardatz. Gidoia Carlos Clavijo eta Barney Cohenek idatzi dute. Azken horrek Friday the 13th: The Final Chapter filmaren gidoia egin du, besteak beste, Koldo Serrak, berriz, Bosque de Sombras thriller generoko filma zuzendu zuen 2006. urtean, Gary Oldman, Virginie Ledoyen eta Paddy Considine aktoreekin batera. Oraingoan ere, nazioarteko aktoreek parte hartuko dute filman.