Condor legioaren hegazkin bat
Kondor legioaren iragana eta oraina izango dute berbagai bihar, Astran, 19:00etatik aurrera. Gernika bonbardatu zutela 78 urte beteko dira domekan, eta urteurren horren harira antolatu du hitzaldia Gernika Batzordeak. Gainera, dokumental bat ere proiektatuko dute .
Hala ere, ez da Gernika Batzordeak egunotarako antolatu duen ekitaldi bakarra. Zine klubarekin batera, bi film emango dituzte; bihar emango dute bat, eta etzi bestea. Hain zuzen,
Hunger izeneko pelikula iuzango da bihar ikusgai, Lizeo Antzokian, 20:30etik aurrera.
Barikuan, berriz,
Omar pelikula proiektatuko dute, leku eta ordu berean.
Domekarako ere bi ekimen deitu ditu Gernika Batzordeak. Hain zuzen, 4 minutu ekimenean eta kandelen manifestazio isilean parte hartzeko deia egin die herritarrei.