Arrain Azoka Elkarteak lehenengoz aukeratu du aurton lehiaketa bitartez Arrain Azoka iragartzeko kartela, eta dagoeneko hartu du erabakia: Iñigo Bidetxea bermeotarrarena aukeratu dute. Lan irabazlea aukeratzerakoan honakoak izan dituzte kontuan: disei...

Arrain Azoka Elkarteak lehenengoz aukeratu du aurton lehiaketa bitartez Arrain Azoka iragartzeko kartela, eta dagoeneko hartu du erabakia: Iñigo Bidetxea bermeotarrarena aukeratu dute. Lan irabazlea aukeratzerakoan honakoak izan dituzte kontuan: diseinua, gaurkotasuna eta aurtengo helburua «oso ondo» islatzen duela. Izan ere, aurtengo azokaren helburua umeei arraina era erakargarrian ezagutzera ematea dela azaldu dute antolatzaileek. Bidetxeak 600 euroko saria jasoko du. Jakinarazi dutenez, bederatzi lan aurkeztu dituzte kartel lehiaketara. Epaimahaiaren arabera, «estilo ezberdinetakoak, baina guztiak maila oso onagaz».