Interesa duten bizilagunek udaletxean eman behar dute izena hilaren 30a aurretik. Herritarrentzako arreta ordutegia 8:00etatik 14:30etara da.
Besteak beste, garbitasunerako, udaleko brigadarako eta kanpinerako langileak beharko dira. Gainera, Laida eta Laga hondartzetako hondartzain lanpostuetarako interesa dutenek ere udaletxera jo dezakete. Izan ere, udalak kudeatuko du hondartzain zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin.
Hala ere, enpresa horrekin zuzenean tramitatu gura dutenek,
hondartzaina@ingure.net helbidera igorri beharko dute dokumentazioa.