Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Kultura

25 bat urte beranduago ere, euskal dantzan

Musika barik dantzarik ez dagoelako, eta dantzarik barik musika gauza bera ez delako, Gazteak taldearen eta Segundo Olaetako musikarien laguntzagaz, dantza egitera atera dira Gernika-Lumon.

Izaro Mendieta
Gernika-Lumo
2015/04/22
Eskolarteko Dantzari Eguna

Eskolarteko Dantzari Eguna 2015. Argazkilaria: Gernika-Lumoko Udala

Eguraldia lagun izan zuten domekan, eta, beraz, Gernika-Lumoko Merkatu plazan barik, Urbieta zelaian bildu ziren; guztira, 1.400 bat dantzari eta hainbat bisitari. Eskolarteko Dantzari Eguna ospatzeko hitzordua zuten, eta hutsik egin barik, hala elkartu ziren. Alkondara zuria eta mahonezko prakak edota gona soinean, ekitaldiari ekin zioten. Neska zein mutil, ume eta gaztetxo, Pasealekuan batu ziren lehenengoz, kalejira egiteko. Hala, elkarri eskua emanda egin zituzten bertatik Urbietarainoko metroak. Eta behin futbol zelaian, tadeka banatuta parte hartu zuten 2015eko Eskolarteko Dantzari Egunean. Herriko ikastetxe eta ikastola guztietako –Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube– ikasleak ziren bertan, noiz dantzatuko zain. Eta gehiagorik itxaron barik, hankak eta eskuak mugitzeari ekin zioten, bertoko dantzen bitartez. Hala, besteak beste, Dantzari dantza (agintariena, banango, ezpata joko txikia, txotxongilo), Makil jokoa I, makil jokoa II, txulalai, zapatain dantza, San Petrike, Gipuzkoako makil txiki, euzko dantza, arku-dantza eta zinta dantza dantzatu zituzten. Bukatzeko, Benafarroako martxagaz agurtu ziren Gernika-Lumoko ikasleak. 25 bat urtean eutsi diote ohitura bilakatutako egun horri, eta, aurrerantzean ere, hala jarraituko dutela dirudi. Bitartean, dantzaz gozatzen jarraituko dute, eta, era berean, euskaraz hazten ere. Izan ere, Eskolarteko Dantzari Egunaren egitasmoa Euskara Normalizatzeko Plan Estrategikoetan aintzat hartzen dute  irakaskuntza esparruan. Gizarteratzea euskaraz Azken finean, aipatu egun horren antolatzaileen asmoa «umeen gizarteratzea euskaraz gauzatzea da, ekitaldi erraldoi eta unkigarria bitarteko». Hala, horren bidez, euskal ohiturak eta psikomotrizitatea lantzea, umeen arteko harremanak bideratzea, eta familia giroko ekitaldietan hizkuntza ohiturak gauzatzea lortzen dute parte hartzaileek.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Ekonomia, Bizkaia

Siemens Gamesaren emaitzak «oreka puntura» itzuli dira, sei urtez galerak izan ostean

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.