Zaldiak, aizkolariak, saltzaileak eta beste, domekan, Morgan
Apirilaren 26an, domekan, egingo dute Morgako azoka. XVI.a izango da aurtengoa, eta bertoko produktuen salmentak ez ezik, zaldi probek eta aizkolariek ere edukiko dute bere tartetxoa.Hainbat postu jartzen dituzte urtero Morgako azokan, berton ekoizten ...
Hainbat postu jartzen dituzte urtero Morgako azokan, berton ekoizten diren produktuen salmentarako. Salerosketarako tartea izango da Morgan, baina baita lehiarako ere. 13:00etan, egundoko erronka lehiatuko dute Mungiako Gure-Lur jatetxeko Txori zaldiak eta Markina-Xemeingo Patxua tabernako Itsu zaldiak. Zein baino zein indartsuago, 30 minututan 1.200 kiloko harria mugitu beharko dute.
14:00etan, berriz, aizkolarien txanda izango da. Olasagasti- Atutxa II eta Lekue-Oregi izango dira plazan.
Goizean, umeentzako jolasak ere izango dira, eta ardiei ilea nola moztu eta ardi gazta nola egiten den ere erakutsiko dute, 12:00etan.