Zabalik da Foruko udalekuetan izena emateko epea
Aurten ere Foruko Udaleko kultura sailak umeentzako eta gazteentzako udalekuak antolatu ditu. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean izango dira udalekuak, astelehenetik barikura bitartean eta goizeko ordutegian, 09:30eatik 13:30eara. Kultur Etxe ondoko aretoan batuko baina udalekuetako ordutegian parkera, plazara, frontoira, futbol zelaira… joango dira antolatutako ekintzez gozatzera. Izan ere, tailerrak, jolasak, antzerkia eta abesti ezberdinak landuko dituzte egun horietan zehar.
Foruko udalekuetan parte hartu nahi duenak zabalik du jada izena emateko epea eta maiatzaren 4ra arte zabalik izango da. Interesa duenak udaletxera jo beharko du 09:00etatik 14:00etara.
Aisialdiko monitoreen beharra
Bestalde, Foruko Udalak jakinarazi du udaleku horietan lan egiteko aisialdirako monitoreak kontratu behar dituela; horretarako, interesatuak adinez nagusia izan beharko du, aisialdirako monitore titulua eduki beharko du eta euskara erraz menperatu beharko du, idatziz zein berbaz. Era berean, ozena ematen duten begiraleen artean Foruan bizitzea eta umeekin esperientzia izatea baloratuko dutela jakinarazi du udalak.
Mundako Udalak ere begiraleak behar dituela jakinarazi du uztailerako antolatu dituzten ingelesezko auzolandegietarako. Interesa dutenek curriculuma utzi beharko dute Mundakako udaletxean, astelehenetik barikura bitartean 09:00etatik 14:00etara, apirilaren 24a baino lehen. Mundakan erroldatuta dauden pertsonek lehentasuna izango dutela azaldu dute. Horiek, baina, ingeles eta euskara maila altua eduki beharko dute eta ezinbestekoa izango dute aisialdirako monitore titulua izatea.