Herritarren sarea sendotu gura du Sarek, preso politikoek eta haien senide eta lagunek pairatzen duten sakabanaketa politikagaz amaitzeko indarrak batu asmoz. Horretarako pausoak ematen ari dira. Asteburuan, esaterako, hainbat ekimen egin dituzte Bustu...

Herritarren sarea sendotu gura du Sarek, preso politikoek eta haien senide eta lagunek pairatzen duten sakabanaketa politikagaz amaitzeko indarrak batu asmoz. Horretarako pausoak ematen ari dira. Asteburuan, esaterako, hainbat ekimen egin dituzte Busturialdean eta Lea-Artibain. Gernika-Lumon (ezkerreko argazkia), Bermeon eta Ondarroan (eskumako argazkia) sakabanaketaren liburuxkak banatu zituzten, dispertsioaren errealitatea ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea eta ezagutzera eman asmoz. Gernika-Lumon, sektore ezberdinetako herritarrek liburuxkak zabaltzeko konpromisoa hartu zuten barikuko ekitaldian bertan. Ondarroan, berriz, Ibon Iparragirreren arreba Nahia Iparragirrek gaixo dauden presoei buruz berba egin zuen; besteak beste, giltzapetuta izateak dakartzan eragozpenak azaldu zituen.