Lurraren mundu mailako Eguna da gaur, eta hori ospatzeko asteburuan bildu dira hainbat lagun Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. Hala, Lurraren natura-ingurumenaren aldeko kontzientzia sustatzeko asmoz, jarduera ugaritan parte...

Lurraren mundu mailako Eguna da gaur, eta hori ospatzeko asteburuan bildu dira hainbat lagun Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. Hala, Lurraren natura-ingurumenaren aldeko kontzientzia sustatzeko asmoz, jarduera ugaritan parte hartu dute asteburuan horiek guztiek, beste urte batez. Nork bere gustuko ekintzak hautatuz, zapatu-domeka basoan, zentroan zein itsasoan igarotzeko aukera izan dute bertaratutakoek: tailerretan -eskumako irudian, Busturiko zeramika egiten, garagardo dastaketan ezkerreko argazkian zein bisita gidatuetan parte hartuz.