Goñi eta Kortazar nagusi Udalatxera egin duten lehen mendi igoeran
I. Udalatx mendi lasterketa egin zuten domekan, eta Imanol Goñi natxituarra eta Oihana Kortazar mutrikuarra izan zirenlehenak proba amaitzen, bakoitza bere kategorian. 1.49.17ko denbora behar izan zuen Goñik lasterketa amaitzeko Kortazarrek, berriz, ...
Ibilbide azkarra eta bizia
230 korrikalarik parte hartu zuten proban; tartean, Arrolapekoak ere izan ziren, maila ona erakutsiz. 21 kilometro izan zituen probak. Parte hartzaileek zehaztu legez, ibilbide azkar eta biziari aurre egin behar izan zioten. Lurra mota guztietakoa zen: kaleetan zehar eman zioten lasterketari hasiera bizkorra, eta Udalarako bidea hartu zuten. Udalatik Udalatxerako igoera gogorra izan zen, eta jaitsiera, teknikoa.
Orkatilean arazoak izan ditu Imanol Goñik azken hilabeteetan, baina atzoko proba marka onagaz gainditzea lortu du natxituarrak.