Bermeotar bat zigortu dute gazte bati haginkada batez belarriko gingila kentzeagatik
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 29 urteko Bermeoko gazte bati. Hain zuzen ere, liskar batean beste gazte bati haginkada batez belarriko gingila kentzeagatik zigortu dute.
2013ko martxoaren 2ko goizaldean izan zen gertaera Bermeoko lokal batean. Eztabaida batetik sortu zen gazte bien arteko borrokaldia.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren sententziaren arabera, zigorra alde bien arteko adostasunagaz ezarri da. Era berean, akusatuak 10.000 euro inguruko
23 urteko haginkada hartu zuen biktima, berriz, lesio falta bategatik zigortu dute: eguneko 6 euro ordaindu beharko dizkio hilebetez.