Asteburuan lortu dute finalera sailkatzea. Haur eta kimuen kategorien hirugarren fasea lehiatu zuten zapatuan Bermeon, eta atzo, ostera, Bilbon egin zuten benjamin eta kadete mailetakoa. Bietan lortutako garaipenekin “pozik” daude Xixiliko kideak, emaitza “ederrak” direlako, eta euren talde denak finalera sailkatu direlako.
Bermeon Bizkaiko 21 ikastetxe eta klubetako 400 bat ikasle elkartu ziren zapatuan. Kimuetan, Xixiliko talde biak lehenengo eta hirugarren egin zuten. Eta umeetan Xixiliko talde bakarrak irabazi zuen.
Bestalde, atzo Bilbon aritu ziren benjaminak eta kadeteak. Lehenengo kategorian, lehenengo eta bigarren egin zuten bermeotarrek. Hala, kadeteen mailan ez zen egon Xixiliko kiderik.
Bizkaiko Eskolarteko Taldekako txapelketaren finala Bermeon izango da maiatzaren 23an.