
Herritarrak dispertsioaren liburuxkak hartzen/ Kostan Delgado
Herritarren sarea sendotu gura du Sarek, preso politikoek eta haien senide eta lagunek pairatzen duten sakabanaketa politikarekin amaitzeko indarrak batu asmoz. Horretarako pausoak ematen ari dira. Asteburuan, esaterako, hainbat ekimen egin dituzte Euskal Herrian; baita Busturialdean ere. Gernika-Lumon, barikuan egin zuten ekitaldia, Merkurio iturriaren aurrean. besteak beste, sakabanaketaren liburuxka irakurri eta jendearen artean banatu zuten. Hain zuzen, dispertsioaren errealitatea ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea eta ezagutzera ematea du xede liburuxka horrek.
Bermeon, mahai informatiboa ipini zuten domeka eguerdian, Lameran. Liburuak banatzeaz gain, sarekide egiteko aukera ere izan zuten bermeotarrek zein gernikarrek, asteburuko ekimenetan. herri mugimenduko kideek diotenez, bizikidetzari eskua luzatu nahi dio Sarek, akordioari. “Aurrerapausoak elkarrekin eman, gatazkari konponbide justu bat bilatzeko”.

Gernikarrak, barikuan, Sareren ekitaldian /Kostan Delgado