`Kuba-AEB.: Blokeoaren amaiera?´hitzaldi-eztabaida emango du Fidel Hernandezek Bermeon
Apirilaren 23an, eguenean, hartuko du Bermeoko Kabidxe Plazako Guneko Sozialak Hernandezen berbaldia. Kubako Pinar del Rio probintziako unibertsitate irakaslea da Hernandez, eta Kubaren eta AEBren arteko gaur egungo elkarrizketa prozesua izango du hizpide egueneko hitzaldi-eztabaidan, eta aurreratu du nazioarteko komunikabideek zabaltzen duten informazioa baino gehiago azaltzen saiatuko dela.
Berbaldiaren aurretik, baina, Euskadi-Kuba elkartearen lanari buruzko bideo-emanaldi labur bat proiektatuko dutela jakitera eman dute hitzaldiaren antolatzaileek: Euskadi-Kuba: Kubako iraultzarekiko euskal elkartasunaren 25. urteurrena.
Eguenean, beraz, Kabidxe Gune Sozialean jarri dute hitzordua 19:00etan.
Bermeokoaren ostean, Arrasateko Mondragon Unibertsitatean ere izango da Hernandez gai bera jorratzeko. Maiatzaren 5ean izango da hori.