Argazkilaria: Gaztela eta Leongo itzulia
Barikuan hasi eta domekara bitartean Gaztela eta Leongo itzulian (Espainia) egon dira Peio Bilbao, Beñat Intxausti eta Haritz Orbe. Pierre Rolland txirrindulariak irabazi du, eta haren atzetik, sailkapen orokorrean hamabi segundura amaitu du Intxaustik. Bilbao, ostera, lehenengoarengandik 47 segundura gelditu da, eta 90. amaitu du Orbek.
Barikuan ezin hobeto hasi zuen lasterketa Bilbaok; lehenenego etapa irabazita. Hiru ordu, 35 minutu eta hemeretzi segundutan egin zuen lehenengo etapa. Denbora berarekin Inxaustik hamahirugarren amaitu zuen, eta minutu bat eta 22 segundura sartu zen Orbe, 87. lekuan.
Zapatuan, bigarren etapan zazpigarren amaitu zuen Bilbaok, Intxaustik hamazortzigarren eta Orbek 77. postuan. Atzoko hirugarren eta azken etapa Pierre Rolland-ek irabazi zuen, lau ordu, 38 minutu eta 35 segunduko denboragaz. Haren atzetik, hamabi segunduko aldeagaz sartu zen Inxausti helmugara. Bilbaok, berriz, Rolland baino 47 segundu gehiago behar izan zituen hirugarren etapa amaitzeko.