Oihana Kortazar eta Imanol Goñi /Aritz Gordo
Arrolapeko Imanol Goñi natxituarrak irabazi du Udalatx mendian jokatu den lehen mendi lasterketa, 1.49.17ko denborarekin. 230 korrikalarik parte hartu zuten proban; tartean, Arrolapekoak ere izan ziren, maila ona erakutsiz. 21 kilometro izan zituen probak. Parte hartzaileek zehaztu legez, bilbide azkar eta biziari aurre egin behar izan ziote. Terrenoa mota guztiekoa zen: kaleetan zehar eman zioten lasterketari hasiera bizkorra, eta Udalarako bidea hartu zuten. Udalatik Udalatxerako igoera gogorra izan zen, eta jaitsiera, teknikoa.
Orkatilean arazoak izan ditu Goñik azken hilabeteetan, baina atzoko proba marka onarekin gainditzea lortu du. Udalatxerako igoeran bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Aritz Kortabarria eta Igon Manzisidor korrikalariei tartea hartzea izan zen Goñiren taktika, jaitsieran gehiegi arriskatu behar ez izateko.
Nesken artean, Oihana Kortazar izan zen garaile, 2.13.50eko denbora eginez.
Arrolapekoak Arrasaten
Arrolape taldekoen sailkapena
1. Imanol Goñi (Irabazlea) 1h49’17”
4. Julen Ozaeta 1h50’45”
8. Iñigo Alzola 1h57’41”
13. Igor Urionabarrenetxea 2h02’00″”
42. Xabier Zabala 2h 15’17”
57. Jon Meabe 2h 19’25”
72. Oskar Morales 2h21’51”
183. Ander Naberan 2h 47’15”
218. Mikel Landeta 3:08’33”