Argazkilaria: Gernikako Atletismo taldea
Kadete, gazte eta junior mailetako bakarkako txapelketa Durangon lehiatu dute asteburuan. Gernika-Lumoko taldeak lehenengoz hartu du parte txapelketa honetan, eta irakasle zein ikasleak “oso pozik” bueltatu dira. Gustura geratu dira, lortutako emaitzekin eta bizitako esperientziarekin.
Durangon ia Bizkaia osoko atletismo taldeetako ume eta gaztetxoak elkartu dira, 150 ikasle gutxigorabehera. Horien artean, 20 bat izan dira Gernikako Atletismo taldekoak, eta denek ere ekitaldi “polita” egin dute.
Lehenengo urtea izan arren, podium-era igo dira modalitate desberdinetan. Ander Akordagoitiak kadeteetan bigarren egin du jauzi hirukoitzean. Paul Gomez, modalitate berdinean, baina, gaztetxoen mailan, hirugarren geratu da.
Halaber, kadete mailan, Markel Ramos-ek luzeera jauzian hirugarren postua lortu du. Pisu jaurtiketan, berriz, Asier Ortuzar izan da hirugarrena.
Bestalde, gaztetxoei dagokienez, Mikel Goitia hirugarren geratu da 2.000 metroko oztopo lasterketan.
Argazkilaria: Gernikako Atletismo taldea