Argazkilaria: Bermeo futbol taldea
2-0 irabazi zuten etxekoek Getxoko Arenas-en kontra, Ibon Entziondok sarturiko bi golei esker. Lehenengoa, partidua hasi eta berehala etorri zen, seigarren minutuan. Bigarrena, berriz, 52. minutuan sartu zuen.
Atzo Urbietan giro itzela izan zuten futbol zaleek; 600dik gora ikusle bildu ziren gernikarrentzat hain garrantzitsua zen partidan. Garaipen honi esker, 65 puntu ditu Gernika futbol taldeak, Portugalete liderra baino bost gutxiago.
Bestalde, bana berdindu zuen etxean Bermeok Portugaleteren kontra. Etxekoak gogotsu atera ziren zelaira, partidua irabazteko asmoz, eta aurrea hartu zuten markagailuan. Seigarren minutuan Santak sartu zuen norgehiagokako lehenengo gola. 1-0.eko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira, eta bueltan, 62.minutuan sartu zuen Kortak banako berdinketaren gola.