Berriz ere lehenengo egin du Iker Mintegiak Enduro lasterketan
Martxoaren 15ean hasi zuten hainbat moto gidarik Enduroko Euskadiko Txapelketa Zallan. Bikain hasi zuen denboraldia Munitibarko Iker Mintegiak, lehenengo egitea lortu baitzuen junior mailan.Joan den asteburuan bigarren proba izan zuten jokoan Elgoibarr...
Joan den asteburuan bigarren proba izan zuten jokoan Elgoibarren, eta orduan ere goreneko postua bereganatu zuen Lea-Artibaiko bizilagunak.
Hainbat orduz moto gainean aritu ziren 130 moto gidari baino gehiago domekako proban, eta sailkapen orokorreko bederatzigarren postuan kokatu zen munitibartarra.
Joan den asteburukoa Euskadiko Txapelketako bigarren proba puntuagarria izan zen.