Nahia Quincocesek 7. egin du binakako proban
Domekan Ponte di Lego-n (Italia) jokatu zen Adamelo Ski Raid Munduko kopako bikotekako proban zazpigarren amaitu zuen Nahia Quincocesek. Eskiatzaile mendexarrak Gemma Arro Ribot eskarmentu handiko eskiatzaile kataluniarragaz batera parte hartu zuen.Mun...
Munduko mendi eski txapelketan egin modura, bikote ona osatzen dutela erakutsi dute berriro Fedme-ko kide euskaldunak eta kataluniarrak. Verbier-en (Suitza) jokatutako munduko txapelketan bosgarren amaitu zuten.
Kopako lasterketarik luzeenetariko bat izan zen herenegun jokatutakoa. 4.000 metroko desnibel positiboa eta 43 kilometro luzerako lasterketa amaitzeko 5 ordu, 32 minutu eta 7 segundo behar izan zituzten. Proba Mirok eta Roux-ek irabazi zuten, 4 ordu, 40 minutu eta 49 segundoko denboragaz.
Mendexarra pozik agertu zen proba amaitu eta gero. Hala ere, altuera handiko mendietatik igarotzean «gorputza astunagoa» sentitu zuela adierazi du. «Ez genuen egokitzeko astirik eduki».
Ibilbideari dagokionez, toki ikusgarrietatik igaro behar izan zuten parte hartzaileek. 05:30ean 1.630 metrora dagoen Tonalinatik abiatu, eta, besteak beste, Adamello glaziarretatik barrena ibili ziren. Eguraldi onagaz lasterketa egiteko egoera ezinhobea izan zuten.