Movistar taldeko Jose Herradak irabazi du Udaberri saria klasikoa
Movistar taldeko Jose Herrada nagusitu zen domekan Udaberri saria klasikoan. Haregaz batera osatu zuten podiuma Evgeny Shalunov errusiarrak eta Carlos Barbero Herradaren taldekideak.Eguraldi zein giro ezinhobeak lagunduta, txirrindularitza zaletu asko ...
Eguraldi zein giro ezinhobeak lagunduta, txirrindularitza zaletu asko batu zen Zornotza eta Muxika lotzen zituen ibilbidean. Urtero modura, zaleek ez zuten hutsik egin, eta Muniketagane edota Urrutxu inguruko bazterrak bete egin zituzten. Zaletuen animo gehienak etxeko txirrindularientzat izan ziren.
Bertoko ordezkarien artean, Amets Txurrukak hamargarren eta Peio Bilbaok hamaikagarren amaitu zuen lasterketa, Herrada irabazlearengandik lau minutu eta bi segundora biak ala biak. Beñat Intxausti muxikarra ere Bilbaoren pelotoian heldu zen helmugara, denbora beragaz eta 23. geratu zen sailkapenean. Halaber, Haritz Orbe gernikarrak 51. egin zuen.
Hain zuzen ere, 90 bat laguneko tropela abiatu zen Zornotzatik, baina 77 txirrindularik egin zuten lasterketa osoa.
Euskal Herriko Itzulia
Beste alde batetik, zapatuan Aian amaitu zen Euskal Herriko Itzulian ere parte hartu zuten Intxaustik, Bilbaok eta Txurrukak. Norbere talde-buruei laguntzeko lan bikaina egin zuten hiru txirrindulariek.