Korrikaren aldeko oheko tapakiaren zozketa egin dute, eta Bermeoko Mari Jose Uriartek hartuko du Busturialdeko Berbalagunkideek josi duten oihala. Azaroan hasi ziren hango eta hemengo Berbalagunkideak lan horretan, eta urtarrila bukaerarako amaituta ze...

Korrikaren aldeko oheko tapakiaren zozketa egin dute, eta Bermeoko Mari Jose Uriartek hartuko du Busturialdeko Berbalagunkideek josi duten oihala. Azaroan hasi ziren hango eta hemengo Berbalagunkideak lan horretan, eta urtarrila bukaerarako amaituta zeukaten, aurretiaz zehaztutako epean. Ostean, Gernika-Lumoko Bikaña altzari dendan eta Bermeoko Bed’s koltxoi dendan eduki dute beraien lana, erakusten. Korrikaren alde josi zuten tapakia, eta zozketa txartelak salduz batutako dirua AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimen hori laguntzeko izan da. 0297 izan da, hain zuzen, Mari Jose Uriartek izan duen zenbaki saritua.