Argazkilaria: Aitor Uriarte
Atzo Mendaron egin zuten lasterketa bi ordu, 28 segundu eta 34 ehunenetan bukatu zuen gernikarrak. Halaber, Araitz Irazuk bosgarren egin zuen emakumezkoetan, bi ordu, 41 segundu eta bederatzi ehuneneko denboragaz.
Bestalde, gizonezkoetan Arrolape kirol taldeko ordezkaritza zabala egon zen Mendaron. Besteak beste, Arkaitz Galindezek hamahirugarren amaitu zuen lasterketa, bi ordu, zortzi segundu eta 56 ehuneneko denbora eginda. Eta bi segundu pasatxora heldu zen, Joanes Goitisolo, sailkapeneko hamabosgarrena.
Arrolapeko kideak egindako lan “politarengatik” eta erakutsitako maila “onarengatik” pozik daude, eta lasterketako antolatzaile eta laguntzaileak zoriondu dituzte.
Bestalde, asteburuan Arrigorriagan eta Asturiasen (Espainia) egindako mendi lasterketetan ere Arrolapeko hainbat ordezkari aritu dira. Arrigorriagan, esaterako, Ibon Bilbaok hamalaugarren amaitu zuen; bost ordu eta hogei minutuan amaitu zuen lasterketa.