Berbalagunkideak oheko tapakia erakusten
Mari Jose Uriartek hartuko du Busturialdeko Berbalagunkideek josi duten oheko tapakia. Azaroan hasi ziren lan horretan, eta urtarrila bukaerarako amaituta zuten. Ostean, Gernika-Lumoko Bikaña altzari dendan eta Bermeoko Bed’s koltxoi dendan izan dute erakusten. Korrikaren alde josi zuten tapakia, eta errifak salduz batutako dirua Korrika laguntzeko izan da. 0297 izan da zenbaki saritua