Argazkilaria: Sociedad Ciclista Amorebieta
Movistar taldeko txirrindulariarekin batera, Evgeny Shalunov errusiarrak eta Carlos Barbero Herradaren taldekideak osatu dute podium-a. Bertoko ordezkarien artean, Peio Bilbao gernikarrak hamaikagarren amaitu zuen lasterketa, irabazlearengandik lau minutu eta bi segundura. Beñat Intxausti muxikarra ere Bilbaoren pelotoi berean heldu zen helmugara, eta denbora berdinarekin hogeita hirugarren egin zuen. Halaber, Haritz Orbe gernikarra 51.en lekuan geratu zen, Herradarengandik zazpi minutu eta 49 segundura.
90 bat laguneko tropela abiatu zen Zornotzatik, baina, horietatik 77 txirrindularik egin zuten lasterketa osoa. Hala, eguraldi bikainak lagunduta Zornotzan zein Muxikan zale asko batu ziren txirrindulariei animoak eman eta ikuskizunaz gozatzeko asmoz.
Euskal Herriko Itzulia
Halaber, zapatuan Aian amaitu zen Euskal Herriko Itzulian ere lan ona egin dute Intxaustik eta Bilbaok, 30.en eta 56.en amaituta, hurrenez hurren. Zapatuko erlojupekoan, esaterako, bosgarren egin zuen Intxaustik, Tom Dumoulin lehenengoarengandik 21 segundura.