
Ruz-Barcenas
Ruz-Barcenas antzezlana Jordi Casanovas-ek sortutako drama da eta, hain zuzen, Pablo Ruz epaileak Luis Barcenasi egindako bigarren galdeketa taularatzen da. Galdeketa horretan Barcenasek onartu egin zuen PP alderdi politikoak B kontabilitatea izan duela hogei urtez. Casanovak berak dioenez, ia ezinezkoa da antzerki lan sinesgarria idaztea gaur egungo errealitate politikoari buruz; batik bat, errealitate horrek sinesgarritasunaren mugak gaindituta dituenean. ” Hedabideetatik jasotzen dugun errealitatea puztuegia dirudi. Eta litekeena da ikusleek ez sinestea ere. Errealitatea fikzio gisa antzezteak hausnartzera garamatza eta ikuspuntu kritikotik baloratu ikuskizuna, nahiz eta gainezka dagoen ikuskizun mediatikoak horretarako betarik eman ez. Benetako pertsonaien ahotik benetako berbak entzutea fikzio emozional jatorra dela uste dut. Pertsonaiak hurbilago sentituko di-tugu, eta hauek aztertzeko aukera hobea daukagu”